2014/03/30

URTE BERRIA, LAN ZAHARRAK

Neguan jarraitzen dugu eta baratzetan lan handia ez badago ere, guk gurean beti dugu zeozer egiteko. Bi bankal plastikoz estali ditugu eta horrela negutegi bihurtu ditugu, bertan neguko barazkiak jarriko ditugu, baina hauek babes gehiago behar dute bestetan landatuta ditugun porruak, zerbak eta tipulinak baino.
Batean letxugak landatu eta besteak ilarrak erein.




Bankal hauen lurra urrian prestatu genuen, hilabete batzuk paseak direnez berriro aitzurrak hartu behar izan ditugu landaketa hasi baino lehen. Ahaztu gabe lehendik landatutakoak zaintzen jarraitu behar ditugula.



LANDATUTAKOA ZAINTZEN ETA FRUITU GORRIKO ZUKAIXKAK LANDATZEN

Gure baratzeko eremua handia dela kontuan izanda, barazkietaz aparte gauza gehiago landatzea erabaki dugu. Goiko partean eta hormaren babesa dutela mugurdi eta andere-mahats zuhaixkak landatu ditugu. Honetan ere landaketari ekin baino lehen lurra prestatu behar izan dugu aldez aurretik. 
Zuloak egin ditugu eta bertan zimaurra bota dugu landatu baino egun batzuk lehenago. Aitzur handiez eta lauhortzaz baliatu gara zuloak egiteko, sasoia behar da benetan!










Batzuk honetan aritu garen bitartean beste kideak landatutako eremuak zaintzen jarraitu dute: belar txarrak kentzen, ureztatzen. Denontzak lana soberan dago eta gehienetan, ostiral arratsaldeak motz gelditzen zaizkigu egin beharrekoak bukatzeko.
Irailaren bukaeran geunden eta gure baratzean landatzen hasteko irrikaltzen geunden, baina, oker genbiltzan. Landatzen hasi baino lehen lan handia geneukala jabetu ginen: lehenik eta behin belar txarrak kentzeari ekin genion, eskuak eta aitzurrak lan-tresna gisa bankal guztiak garbi-garbiak utzi arte. Horren ondoren, lur egokia bota genuen eta gainean hondarra ere drenatzen laguntzeko eta bukatzeko zimaurra bota genuen.


Orain bai!! Azkenean lurra prest genuen landatzen hasteko. Udazkenean geunden, beraz hotzarekin eta euria rekin hobeto moldatzen diren barazkiak landatu genituen: bankal batean porruak eta zerba batzuk eta aldamenekoan tipulinak.









Barazkiei dagokienez horrela bete genuen gure lana lehenengo hiru hilekoan.